Edukira joan

Solferinoko gudua

Koordenatuak: 45°22′02″N 10°33′59″E / 45.367222222222°N 10.566388888889°E / 45.367222222222; 10.566388888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Solferinoko gudua
Italiako batasuna
Data1859ko ekainaren 24a
LekuaSolferino, Lombardia (Italia)
Koordenatuak45°22′02″N 10°33′59″E / 45.367222222222°N 10.566388888889°E / 45.367222222222; 10.566388888889
EmaitzaFrantzia eta Piamonte irabazle
Gudulariak
Sardiniako Erresuma
Frantziako Bigarren Inperioa
Austriar Inperioa
Buruzagiak
Viktor Emanuel II.a Italiakoa
Napoleon III.a
Frantzisko Josef I.a Austriakoa
Indarra
118.600 soldadu 100.000 soldadu
Galerak
2.492 hildako
12.512 zauritu
2.922 atxilotu edo desagertu
3.000 hildako
10.807 zauritu
8.638 atxilotu edo desagertu
Guda honen ondorioz izandako sarraskiagatik sortu zen Gurutze Gorria

Solferinoko gudua 1859ko ekainaren 24an, Italiaren bateratze prozesuaren barnean, Solferino herrian gertatutako bataila izan zen. Frantziar eta sardiniar armadak austriar armadaren aurka borrokatu ziren eta lehenengoak -frantsesak eta sardiniarrak- nagusitu ziren.

Solferiniko gudua

Bederatzi orduko borrokaren ondoren, austriarrak amore eman beharrean izan ziren, galera izugarriak jasan baitzituzten: 3.000 soldadu austriar baino gehiago hil ziren, 10.807 zauritu, eta beste 8.638 desagertu.

Bando garailean ere emaitza larria izan zen: 2.492 hildako egon ziren, 12.512 zauritu eta 2.922 desagertu.

Gudu hartan Jean Baptiste Elizanburu olerkari eta eleberrigile euskaldunak hartu zuen parte. Frantziar armadako kapitain izan zen eta batailako zenbait pasadizo bere olerkietan islatu zituen, hala nola leherketa batean zaurituta itsuturik itzuli zen euskaldunaren kasua (Solferinoko itsua).

«

... Zorigaitzean haitut ikusi
Solferino-ko hegia!
Alferrikan dut geroztik deitzen
Iguzkiaren argia,
Iguzkiaren argia...[2]

»

Bertako sarraskia eta eragindako oinazeak ikusi eta gero, Henri Dunantek Gurutze Gorria sortzea erabaki zuen[3].

Turingo isileko itunaren ondorioz, Napoleon III.aren armada Piamonteri laguntzera joan zen, austriarrek inbaditu baitzuten. Irabazle garbirik gabeko gudu batzuen ondoren, austriarrak gibeleratu zituzten, baina horiek berriro bildu ziren eta frantsesei erasotzen saiatu.

Austriako armada, enperadorearen agintepean, Mincio erreka ibaitik igaro zen eta Solferinoko hiritik gertu zeuden gain batzuk hartu.

Frantsesen erasoa etsaien ezkerreko ertzean hasi eta Medole okupatu zuten. Erdian austriarrek gogor eutsi zioten posizioari, eta ezkerraldean ere Benedek jenerala indartsu mantendu zen Piamonteko armadaren erasoen aurrean.

Frantsesak beldur ziren austriarren errefortzuak hegoaldetik euren ezkerreko hegal ahula inguratu eta erasoko ote zieten, eta erdigunea erasotzea erabaki zuten, Solferino, alegia. Artilleriak herria bonbardatu zuen eta, ondoren, infanteriak eraso egin. Borroka gogorraren ostean, Solferino hartu eta Austriako lerroetan sartu ziren.

Benedekek austriarren eskuineko hegalari eutsi zion, baina ezkerrekoan lanak izan zituen. Egoera nahastu zen, eta frantsesek atzerantz bultzatu zituzten austriarrak.

Erdigunean, berriz, Solferinoren kontrola galduta, austriarrek Cavriana ebakuatzea lortu zuten ekaitz gogor batek jo baino lehen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]